XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEO

Uztailaren 23tik

Abuztuaren 23ra

Hil honetan oso pozik ibiliko zara: asmoz eta indarrez beterik.

Horregatik, gauza berri pilo bati ekingo diozu.

Etxean ere oso gustora egongo zara. Katarroarekin kontuz!

VIRGO

Abuztuaren 24etik

Irailaren 23ra

Irudimena gainezka edukiko duzu lanean eta lagunartean.

Horri esker diru gehiago irabaziko duzu eta lagunekin pozik ibiliko zara.

Barazki eta fruta gehiago jan behar duzu.

LIBRA

Irailaren 24etik

Urriaren 23ra

Aurten eskolan kezkatuta ibiliko zara, maisu-maistrekin ez zaude oso gustora eta.

Nerbioak jota zaude: lan gehiegi eta jan eta lo gutxiegi egiten duzu.

Gauzak lasai hartu!

SCORPIO

Urriaren 24etik

Azaroaren 22ra

Dirua ez da nahikoa zuretzat.

Orain agindu egin nahi duzu.

Hori ere lortuko duzu, baina ez zara pozik egongo, beti gehiago nahi duzu eta.

Ikusi txoriak ze lasai bizi diren.

SAGITARIUS

Azaroaren 23tik

Abenduaren 21era

Zoratu beharrean zabiltza aspaldi honetan: gauza asko egin nahi dituzu eta ez daukazu ez dirurik ez astirik gauzok egiteko.

Hartu gauzak patxadan osasuna galdu nahi ez baduzu.

CAPRICORNIUS

Abenduaren 21etik

Urtarrilaren 20ra

Jendeak esango du zu ez zarela betikoa, hil honetan gauza arraroak egingo bait dituzu.

Baina joera horrek indarberritu egingo zaitu.

Hala ere zaindu ezazu lagunartea.

AQUARIUS

Urtarrilaren 21etik

Otsailaren 19ra

Oso momentu egokia etxean zenbait aldaketa egiteko, dirua eta astia badituzu eta.

Alfer samarra egongo zara hil honetan.

Asko irtengo zara lagunekin; pozik ibiliko zara.

PISCIS

Otsailaren 20tik

Martxoaren 20ra

Dirurik baduzu, hauxe duzu inbertitzeko momenturik onena, baina informa zaitez ondo, gero sorpresarik ez izateko.

Hil honetan diru asko irabaziko duzu, eta gastatu ere bai.

Interesgarria litzateke goizetan Euskadi Irratiak eskaintzen duen horoskopoa entzutea eta grabatzea, ondoren ulermena lantzeko.

Grabatuz gero, behin baino gehiagotan entzuteko aukera izango genuke.

Ondoren guk geure horoskopoa sortu dezakegu, taldeka edo bakarka.

Zergatik ez!